Saltatu nabigazioa

4.4c Txikiei jolasak irakasten

Gorputz Hezkuntzako irakaslea atxikimendu linguistikoan

Gorputz Hezkuntzako irakasleek lan handia egin dezakete atxikimenduaren osagai linguistikoak lantzen, izan ere, haien irakasgaiak baditu bestelako ikasgai batzuekin alderatuz abantaila batzuk, esaterako, hizkuntzaren erabilera ludikoagoa, ez formalagoa, bat-batekoagoa, elkarreraginezkoa... Hori dela eta, oso aproposa eta egokia da hizkera horiek erabiltzeko eta praktikan jartzeko. Bestalde, haien eginkizuna gehienbat ahozkoan egiten dute, Lehen Hezkuntzako mailetan ia erabat. Irakasleak hori buruan izanda lanketa emankorrak burutu ditzake eta elkarlanean aritu daiteke euskara irakaslearekin hizkuntza baliabideak irakasten eta haren lana osatzen.

Esku-hartzearen testuingurua eta deskribapena

Testuingurua: Ikastetxea patioaldiak dinamizatzeko zenbait esku-hartze proposatzen ari da. Horietako esku-hartze bat Gorputz Hezkuntzako irakasleak gidatuko du eta, hori dela eta,   LH 6. mailako ikasleei bi jolas  irakatsiko dizkie, gero ikasle horiek patio garaian ikasle txikiagoei  irakasteko. Patioan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak izanen dira dinamizatzaileak eta protagonistak, kontuan hartu behar baita  LHko ikasle txikiagoek asko baloratzen dutela handienekin jolastea, eta primeran pasatzen dutela. 

Ikasmaila: Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek LHko 3. mailako ikasleei.

Ikasle kopurua: 18

Ikasgaia eta irakaslea: Gorputz Hezkuntza

Helburua: Gelatik kanpo eta, batez ere, patio garaian hizkuntza eta jolasak erabiltzeko urratsak ematea.

Esku-hartzearen deskribapena:  

Lehen Hezkuntzako 6. mailako irakasleak ikasleak bi jarduera edo jolas burutzeko trebatuko ditu gerora ikasle horiek ikasle txikiagoei  irakasteko. Batetik, sokasaltorako abestiak irakastea izanen da kontua eta, bestetik,  poliziak eta lapurrak izeneko jolasa irakastea (arautegia, hiztegia, helburuak...).  LH 6ko ikasleek behin jolasak ikasgelan ikasi ondoren  jolasgaraian ikasle txikiagoei irakatsiko dizkiete.

Ikasleak prestatzeko hiru eskola saio erabiliko ditu: jolasen nondik norakoak ikasteko eta ikasle txikiagoak nola dinamizatu irakasteko.

Materialak: soka, abestiak, poliziak eta lapurrak jolasaren hiztegia eta arauak...

Patioan jolasak eta denborak nola banatuko dituzten antolatu dute LHko 6. mailako irakasle eta ikasleen artean eta erabaki dute patioa bi talde handitan banatzea: bat sokasaltoan aritzeko eta bestea poliziak eta lapurrak jolasean ibiltzeko. Egun batean talde erdia sokasaltoan ibiliko da eta beste erdia poliziak eta lapurrak jolasean.

Zure ustez, zer gertatu da?

Ordenatu jardueraren balorazioa LHko ikasleen ikuspegitik irizpide hauen arabera: ikasleen parte-hartzea, atxikimenduren osagai afektibo-soziala, osagai pragmatikoa, hobetzekoak.

  • LHko 6. mailako ikasle gehienak oso parte hartzaile egon dira.
  • Burura oroitzapen goxoak etorri zaizkie.
  • Falta zaizkien zenbait hizkuntz baliabidetan proposamen zehatzak egin dituzte.
  • Denbora gutxi izan dute, errepikatu beharko dute.

Egiaztatu

Ongi! Jarduera eta esku-hartzeen balorazioetan komeni da alderdi positiboak nabarmentzea, zehaztasuna jartzea landu diren osagaietan, hobetu beharreko kontuak aipatzea ere ezinbestekoa da.

202558112627-120
Jarduera osatugabea#Jarduera: Gainditua. Puntuazioa: %s#Jarduera: Gainditu gabea. Puntuazioa: %s#Nahastutako zerrenda

Lastima... Erantzun zuzena hau da:

Irakaslearen balorazioa

Irakurri irakaslearen balorazioa eta erantzun galderak

Ikasleei jarduera azaldu zaienean  harrera ona izan du, hasieran neskek interes eta inplikazio handiagoa erakutsi dute, baina segituan mutilen parte-hartzea ere parekatu da. Orokorrean, sokasaltoan interes handiagoa erakutsi dute: abesti berriak ikasiz, beste batzuk birgogoratuz eta abestiren bat elkarbanatuz ere bai, alegia,  gutxi batzuek ezagutzen zuten abesti bat.

Poliziak eta lapurrak jolasaren lanketa teorikoagoa izanda, gehiago kosta zaie inplikatzea baina talde txikitan banatu direnean, erantzuna hobea izan da.

Sokasaltoan aspaliditik ibiltzen ez ziren  ikasle batzuk ohartu dira  abesti batzuk ahaztuak zituztela eta aipatu dute gogoraraztean txikitako  oroitzapenak sentitu dituztela. Poliziak eta lapurrak jolasari izen euskaldunago bat ematerako garaian zenbait ideia  izan dituzte: urdinak eta beltzak, deabruak eta aingeruak, angurriak eta meloiak.

Ez dut zailtasunik aurkitu jarduera prestatu edo aurrera eramaterakoan, oso talde parte-hartzailea da eta lana erraztu didate, egia esan.

Taldearen erantzuna oso ona izan da, autonomia handiarekin aritu dira, hala ere, laguntza eskaini diet eta jolasgaraian behar zuten laguntza eman diet, sokasaltoan ere aritu naiz beraiekin; eta ohartu naiz haiekin aritu naizenean, beraien motibazioa  baita beste ikasleena ere handitu dela.

Esango nuke planteamendua nahiko egokia izan dela, baina denbora aldetik agian jolasgaraia baino lehen beste pare bat saio gehiagotan landu izan bagenu, ikasleek segurtasun gehiago izango zuketen aurrera eramaterako garaian.

Galdera 1

Ez da harritzekoa ikasle batzuek parte hartze handiagoa erakustea hasieran.

Galdera 2

Jarduera honekin osagai afektibo-soziala ere landu dela ageri da irakaslearen balorazioan.

Galdera 3

Ikasleek parte hartu dute hizkuntza balaibideak sortzen.

Galdera 4

Irakasleak haiekin batera jolasagaraian parte hartzeak ikasleen motibazioan eragina izan du.