Saltatu nabigazioa

3a. Eskola eta familia norabide berean

Familien eragina aldatuz doa seme-alaben adinaren arabera, hala ere, familiek asko egin dezakete eta egiten dute  seme-alaben heziketan orokorrean, euskararen jabekuntzan eta atxikimenduan, edozein dela ere beren egoera linguistikoa. 

Ideia hori garatu, zehaztu eta transmititzeko eta, azken finean,  familiei seme-alabak euskaldunak izateko bidean egin dezaketenari buruzko jarraibide zehatzak transmititzea komenigarria ez eze, beharrezkoa ere bada.

Eskolak dituen eginkizunak kontuan hartuta familiei honako mezuak helarazi dakizkieke:

  • Familiak  sistematikoki informatzea  ikaslearen hizkuntza jabekuntza, gaitasuna  eta erabilerari buruz, eta horrek guztiak haien ibilbide akademikoan duen eragina adieraztea.
  • Aurrekoa osatze aldera familiei transmititzea eta azpimarratzea euren seme-alabei  euskarazko aisialdiko  jarduerak  eskaintzeak duen garrantzia, etxean seme-alabei euskal kulturari buruzko ezagutzak eta erreferenteak transmititzea, gurasoen atxikimendu linguistikoari buruzko azalpenak ematea,   eskolatik kanpoko esparruetan haurrak euskaraz hazteko aukerak bilatzea...

Helburuak

Galdera

Zeintzuk dira, zure ustez, euskarazko murgiltze ereduari dagokionez familiak eta eskolak dituen helburuak, hurrenez hurren, haien seme-alaba eta ikasleekiko?

Aukeratu erantzun zuzena.

Erantzunak

Eskolak eta familiak neurri batean helburu berak ditugu: ikasleek, alegia, seme-alabek euskara maila ona lortzea  eta euskara erabiltzea.

Familiendako eskolaren eginkizuna da haien seme-alabak euskaldunak izan daitezen lortzea eta beraiek ezer gutxi egin dezakete horretan.

Ikasleek euskara maila ona lor dezaten eta euskaraz hitz egiteko gogoa izan dezaten eskolarena da eginkizuna.

Feedbacka

Erdigunea

Eragile bakoitzari bere roletik aritzeak eragiteko ahalmen handiagoa ematen dio.   Non dira eraginkorragoak irakasleak zein gurasoak (irakasle rola edota guraso/familia rola)  eginkizunak kontuan hartuta?

Galdera 1

Irakaslearen lana, batez ere, gelan dago eta hor du eragiteko ahalmena, hor da eraginkorragoa bere eginkizuna. 

Galdera 2

Etxe giroan familiak ez badu eragiten, eskolak eta irakasleek eraginen dute eta nahikoa izanen da. Ahalegin gutxirekin asko egin daiteke.

Bakoitzaren lanak eta mugak argitu

Galdera

Familia eta eskolaren eginkizunak eta mugak kontuan hartuta beheko baieztapen horietatik zein da zuzena?

Erantzunak

Akatsa da pentsatzea eskola toki guztietara iritsi daitekeela eta familiak ez duela esku hartu behar. Eta alderantziz ere bai.

Seme-alabak eskolara bidaltzea nahikoa da ikasleek euskara maila ona lor dezaten. 

Feedbacka

Non egiten dute bat eskolak eta familiak?

Irakurri eta osatu

Familia eta eskolaren arteko muina honakoetan biltzen da:

  • Elkarren berri izatea eskolak eta familiak non egiten duten bat jakiteko. Familian eskolan zer egiten den jakitea beharrezkoa da, eta ere bai, eskolan familian egiten denaren berri izatea eta, hortik aurrera osatzeko bideak bilatu.
  • Osagarritasuna: Zenbait eginkizun bai familiarenak bai eskolarenak izan daitezke,  hori dela eta,  bi eragileek bat egiten duten lan horiek zehaztea komeni da.   esaterako etxeko lanak egitea izan daitezke: etxeko lanak irakasleek paratu eta agintzen dituzte baina familia arduratu behar da  horien jarraipena egiteaz, hau da, ikasleak egin ditzan bermatzea; baloreak transmititzen ari garenean ere beste hainbeste, etxean balore horiek ere transmititu beharko dira: elkarbizitza dela, aniztasuna dela, hizkuntzen erabilera dela...
  • Norabide eta berean aritzea indarrak biltzeko modua da.

Gaitu JavaScript