Gorputz Hezkuntzako irakaslea atxikimendu linguistikoan
Gorputz Hezkuntzako irakasleek lan handia egin dezakete atxikimenduaren osagai linguistikoak lantzen, izan ere, haien irakasgaiak baditu bestelako ikasgai batzuekin alderatuz abantaila batzuk, esaterako, hizkuntzaren erabilera ludikoagoa, ez formalagoa, bat-batekoagoa, elkarreraginezkoa... Hori dela eta, oso aproposa eta egokia da hizkera horiek erabiltzeko eta praktikan jartzeko. Bestalde, haien eginkizuna gehienbat ahozkoan egiten dute, Lehen Hezkuntzako mailetan ia erabat. Irakasleak hori buruan izanda lanketa emankorrak burutu ditzake eta elkarlanean aritu daiteke euskara irakaslearekin hizkuntza baliabideak irakasten eta haren lana osatzen.